Hauteskundeetarako programa osatzeko dinamika martxan jarri du EH Bilduk

Lanean. Hauteskunde Batzordeko hiru kide eta alkategaia. / AMAXKAR
Lanean. Hauteskunde Batzordeko hiru kide eta alkategaia. / AMAXKAR

Bost bilera ireki antolatu dituzte, eta asteartean egingo da hirigintza eta ingurumena jorratuko dituena

JUAN MARI ZUBIAURR E GETARIA.

'Hariz hari Getaria harilkatzen' izena eman dioten dinamika honen lehen urratsa udan eman zen Getariako EH Bilduk jakitera eman duen bezala. Alde batetik, 250 bat herritarrek azken urteetan udal jardueran antzeman dituzten alderdi positibo eta hutsuneak helarazi dizkiete. Bestetik, Hauteskunde Batzordeak eta zinegotzi taldeak, udalgintzan egindako lana puntuz-puntu aztertu eta legegintzaldiko balorazioa egin dute.

Ondorioz, «harro gaude, duela 4 urte abiatu genuen herri programa ia guztia osatu eta aurreikusi ez ziren hainbat ekimen burutu direlako. Halaber, hobetu beharreko atalak ere identifikatu ditugu», adierazi dute batzordeko kideak.

'Hariz Hari Getaria harilkatzen' dinamikaren hurrengo urratsa Getariako eragile eta elkarteekin harremanetan ipini eta biltzea da.

Elkarteekin bat

Ondoren hauekin azken legealdiaren balantzea egin eta «hurrengo legealdirako dituzten proiektu eta beharrak» ezagutzeko. Horretarako, eskura emandako gutun batez gonbitea luzatu zaie. «Jadanik hainbat elkarteekin elkartu gara» gogoratu dute. Ondorengo pausua herritar eta auzotarren ekarpenak zuzenean jasotzea izango da.

Horretarako, bost bilera ireki antolatu dituzte. Helburua «legealdiko balantzea konpartitu, beharrak identifikatu eta EH Bilduk hurrengo legealdian udalean aurrera eramango dituen egitasmoak zehaztea izango da». Bilerak asteartetan izango dira eta bi orduko iraupena izango dute.

Hirigintza, zerbitzuak eta ingurumena, abenduak 18an egingo da. Parte hartzea eta gardentasuna, urtarrilak 8an. Euskara, kultura, kirola eta aisia, urtarrilak 22an. Parekidetasuna eta gizarte politika, urtarrilak 29an.

Garapen ekonomikoa, turismoa, nekazaritza, arrantza, industria eta ostalaritza, otsailak 5ena.

Dinamika parte-hartzailearen azken urratsa, jasotako guztiarekin 2019-2023 legealdirako, Getariako EH Bilduren herri programa osa-tzea izango da.

 

Fotos

Vídeos