Haurreskolan matrikulatzeko epea zabalik maiatzak 10 arte

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Haurreskolan matrikulatzeko epea atzo bertan zabaldu zen eta irekita egongo da maiatzaren 10a arte. Matrikulatu ahal izateko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak irailean, urrian edo azaroan hasiko dira haurreskolan. Izena emateko ordutegia: goizez, 9:30etik 11:00etara; eta arratsaldez, 13:30etik 15:00etara.

Gaur ate irekiak

Gaur ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat. Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta (943 890 625); edo mezu bat idatzi mariamaestra.orio@haurreskolak.eus helbide elektronikora.