Haurreskolan matrikulatzeko epea urtarrilaren 7an zabalduko da

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 7an zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 11 arte. Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikula-tzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan. Izena emateko ordutegia: goizez, 09:30-11:00etara, eta arratsaldez, 13:30- 15:00etara. Ate irekietako eguna urtarrilaren 7an izango da.

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat eta bai 1-2 bitartekoentzat. Zalantzak argitzeko, 943.890625 telefonora dei daiteke.