Haurrentzat hainbat ekintza antolatu dituegunotarako Txantxangorrik

GORRITIBEREA MUTRIKU.

Txantxangorri aisialdi taldeak zenbait ekintza antolatu ditu egun hauetarako. Hasteko, datorren igandean, eskulanak eta probaz-proba ekitaldiak izango dituzte. Eskulanak haur hezkuntzakoek izango dituzte goizeko 11:00etatik 13:00etara, Zabiel plazan batu ondoren. Lehen hezkuntzakoek, berriz, Probaz-proba ekitaldia izango dute ordutegi berdinean, baina hauek Alboka aurrean batuko dira. Haur guztiei luzatuko diete gonbitea ekintza hauetan parte har dezaten, izan ere ondo pasa ezik, doan izango bai dute parte hartzea.

Bestalde gogoratu apirilaren 15etik 23ra liburutegia itxita egongo dela zenbait obra burutu behar dituztelako bertan.