Haurren hamabostaldi ibiltaria Getarian egongo da gaur

'Ipuin harpistikoak'. Harpa eta kontu kontalaria herrian./
'Ipuin harpistikoak'. Harpa eta kontu kontalaria herrian.

'Ipuin harpistikoak' izenburua daraman saioa ikusgai egongo da museoan 18:30ean eta sarrera doan

JUAN MARI ZUBIAURREGETARIA.

'Kantu Kontari' formatu txikiko ikuskizuna da, ipuin-kontalari bat eta musika (arpa) uztartzen dituena. 3 eta 7 urte bitarteko neska-mutilei zuzendutako ekimen honek, musika eta ipuinak bitarteko direla, entzuteko gaitasuna garatzea du helburu nagusia.

Donostiako Musika Hamabostaldiaren barne egiten da eta gaur Getarian egonaldia egingo du, arratsaldeko 18:30ean hasita eta 45 minutu inguruko iraupenarekin.

Haurren hamabostaldi ibiltariak herri ezberdinak igaroko ditu eta Cristobal Balenciagako emanaldian egongo dira Saioa Aizpurua ipuin kontalari bezala eta harpa jotzen berriz, Ane Artetxe izango da.

Gaur Getarian egon ondoren, bihar Donostiako Kursaal Auditorioan dute emanaldia eta bertarako sarrera mugatua zegoen eta dagoeneko denak banatu dituzte. Honek erakusten du garbi, gaurko saioaren arrakasta nolakoa den eta horregatik herriko gaztetxoek ezin dute galdu.