Haurren danborrada abuztuak 7an izango da

Abuztuan. Danbor soinuek beteko dituzte kaleak. / AMAXKAR
Abuztuan. Danbor soinuek beteko dituzte kaleak. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOGETARIA.

Getariako Gure Txeru elkarteak bi urtean behin antolatzen duen bezala, aurten abuztuaren 7an haur danborrada ospatuko dute berriro ere, Salbatore jaien barne. Horretarako entseguekin hasiko dira hurrengo astean Plaza Berduran arratsaldeko 19:00etatik 20:00ak bitartean.

Lehen entsegua uztailaren 9an izango da, hau da, datorren asteartean eta bertan eman beharko da izena. LH 1 eta LH6 bitarteko haurrei zuzendua dago ospakizun hau. Entseguak astean bitan egingo dira ondoren, astearte eta ostegunetan ordutegi eta toki berean.