Haur sahararrei ongi etorria egin zitzaien

Udaletxean harrera egin zitzaien haurrei. /
Udaletxean harrera egin zitzaien haurrei.

Zestoako Wadana eta Zumaiko Daralhi elkarteek antolatu ohi dute ekimen hau

K. ARRIZABALAGA ZESTOA.

Urtero legez, aurten ere Tindufeko kanpamenduak dauden Saharako basamortuko bero izugarrietatik alde egiteko aukera izan dute hainbat haur sahararrek, Oporraldiak bakean ekimenari esker. Hauetako batzuk, Larrabetzu, Tolosa eta Arrasateko aterpetxeetan dauden 60 umetik gora, Zestoan eta Zumaian izan ziren asteburua pasa-tzen.

Horrela, Zestoako alkateak, Josetxo Mendizabalek, udaletxean ongi etorria egin ostean, elkar arteko bazkaria egin zuten eta arratsaldean zehar puzgarrietan ibiltzeko aukera izan zuten. Aurrez, larunbatean, Zumaian izan ziren . Ekimen hau posible izan zen Zestoako Wadna eta Zumaiako Darahli elkarteei esker. Talde hauek eskerrak eman nahi die Urkaiko enpresari, beste behin haragi pila bat doan emateagatik.

Festa batzordea

Bihar, asteazkena, 19:00etan, Kultur Etxean, Paella antolatzeko eta Festa Batzordearen bilera izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos