Haur eta gaztetxoen eguna ospatuko dute gaur Salbatore Jaiak

Haur parkea. Arratsaldean zabalik egongo da. / AMAXKAR
Haur parkea. Arratsaldean zabalik egongo da. / AMAXKAR

Eguerdiko 12:00etan, festei hasiera emateko, haurren txupinazoa udaletxeko balkoitik

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Haur eta Gaztetxoen eguna ospatuko du gaur Salbatore Jaien hasierak. Eguerdiko 12:00etan, jaiei hasiera emateko, haurren txupinazoa botako dute udaletxeko balkoitik.

Aurrez, goizeko 11:00etan hasiko da VI. Patata Tortilla txapelketa herriko frontoian. Gazteak lanean dauden bitartean, txupinazoaren atzetik buruhandiak kalera aterako dira Gazte Alaiak txistularien laguntzarekin. Arratsaldean, 16:00eta 20:00 artean, haur parkea egongo da frontoian, jolasgune ugarirekin. Gaueko 22:00etan, zezensuzkoa aterako da plaza eta frontoi inguruan eta, 22:30ean, Zunbalain Dantza festaren emanaldia, plazan.

Gau irekia Museoan

Gaur baita ere, Cristóbal Balenciaga Museoak momentuko erakusketak gauez bisitatzea proposatzen du, Trizak hirukotearen zuzeneko musikaz lagunduta. Ekimen honen bitartez, hainbat lengoaia eta diziplina artistikok bat egingo dute museoan, eta bisitariek bestelako ikuspegi batekin gozatu ahal izango dute eraikinaz eta bertako bildumaz.

Sarrera doakoa izango da gaueko 21:00etatik gauerdira. Kafetegia irekita egongo da.

 

Fotos

Vídeos