Hasi dira Santio-Santana festak Arroa Goian

Ardo kata egingo da astelehenean. / ARGAZKIAK AINARA MARTÍN
Ardo kata egingo da astelehenean. / ARGAZKIAK AINARA MARTÍN

Sagardo zein patata tortilla paregabeak dastatzeko aukera izan zen

AINARA MARTÍNZESTOA.

Eguraldia lagun, giro bikainean ari dira ospatzen Arroa Goian Santio Santanak. Atzo sagardo zein tortila patata paregabeak dastatzeko aukera izan zen. Pilota partiduez gozatzeko goiza ere izan zen. Jende ugari bildu zen txistularien doinuen inguruan. Hurrengo egunetan ere izango da festarako tartea Arroa Goian.

Ardo katak Laiak-en

Uztaila amaitzen ari den honetan, hilari amaiera bikaina emateko asmoarekin datorren astelehenerako ardo kata berezi bat antolatu dute Laiak-en.

Bertaratzen direnek bi ardo berezi dastatzeko aukera izango dute, Ribera Sacran dagoen tempranillo mahatsarekin eginiko Finca La Capitanako ardo beltza eta Altos de Torona Brut, albariñoarekin egindako ardo apartsua. Ardo kata astelehenean hilaren 29an 19:30ean izango da eta aurrez izena ematea komeni da.

Informazio gehiago behar duena bertaratu dadila Laiak dendara.