Haritz Alberdi eta Juan Karlos Izagirreren aurkezpena egingo du gaur Getariako EH Bilduk

Hautagaiak. Juan Karlos Izagirre eta Haritz Alberdi gaur Getarian./
Hautagaiak. Juan Karlos Izagirre eta Haritz Alberdi gaur Getarian.

Herrian eragile ezberdinekin bildu eta herritarren irudipenak jaso ondoren, arratsaldeko 18:30ean ekitaldi politikoa egingo dute Berdura plazan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

EH Bilduk Haritz Alberdi alkategaiaren eta Juan Karlos Izagirre Ahaldun nagusigaiaren aurkezpen ekitaldia egingo du gaur Getarian.

Herrian eragile ezberdinekin bildu eta herritarren irudipenak jaso ondoren, 18:30ean ekitaldi politikoa egingo dute Berdura plazan. Saio dinamiko baten bitartez, Alberdik eta Izagirrek euren proposamenak elkarbanatuko dituzte herritarrekin.

Aurretik, bi hautagaiak herriko merkatariekin bilduko dira haien beharrak ezagutu eta proposamenak partekatzeko. Ondoren moilara jaitsiko dira Elkano Arrantzaleen Kofradiara eta bertan Emeterio Urresti lehendakariarekin bilduko dira. Halaber, bertan izango dira herriko zenbait arrantzale, eta arran-tza sektorearen inguruko hausnarketa egiteko baliatuko dute saioa.

EH Bilduk beraz gaur ekingo dio egutegi politikoari hauteskundeetara begira eta Getariako alkategaia eta Gipuzkoako Foru Aldundirako ahaldun nagusigaia aurkeztuko ditu.