Borrar
Haritz Alberdi. EH Bilduko alkategaia izango da 2019an. AMAXKAR
Haritz Alberdi izango da Getariako EH Bilduren alkategaia 2019ko hauteskundeetarako

Haritz Alberdi izango da Getariako EH Bilduren alkategaia 2019ko hauteskundeetarako

EH Bilduren herri batzarrak aho batez berretsi zuen Alberdiren hautagaitza astelehenean

JUAN MARI ZUBIAURRE

GETARIA.

Miércoles, 7 de noviembre 2018, 00:35

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Getariako EH Bilduren oinarriek Haritz Alberdi hautatu dute 2019ko udal hauteskundeetan zerrendaburu izateko. Udan abiatutako prozesuaren lehen harria jarri du koalizio soberanistak, eta haren taldekideak hautatuko ditu datozen asteetan. Astelehenean, azaroak 5, EH Bilduren herri batzarrak aho batez berretsi zuen Alberdiren hautagaitza.

Indar abertzaleko Getariako Hauteskunde Batzordeak jakinarazi duenez, herritarren artean egindako galdetegiak ezarri ditu proposamenaren oinarriak. «250 lagunetik gora aritu dira azken asteetan bere irudipenak azaltzen. Izen konkretuak eta alkategai egokiaren ezaugarriak bateratu ditu prozesuak, eta, zenbait izen atera dira handik». Gero, udal politikagintzan ari diren lagunekin kontrastatu eta begi onez hartu du herriak Alberdiren hautagaitza, «boto berde kopuruak ondo frogatzen duen eran, herriaren aukeraketa da».

Alberdik «eskertuta» jaso du herriaren proposamena. Azken urteetan gertutik jarraitu du udalgintzaren bidea, eta Nika Lertxundik eta haren taldeak bi legegintzalditan egindako lana balioan jarri du. «Aldaketa egonkortzera gatoz. Haize alde doa itsasontzia, eta horri eutsi nahi diogu».

EH Bilduren alkategaia irakaslea da ofizioz, eta, hargatik, ondo daki zer den egunero gizartea eraikitzen jardutea. Herrigintzan ere ibilbide luzea du, eta begirada kritiko bat beharrezko deritzo etorkizuneko Getaria egiteko, «herritar guztien ordezkaria izan nahi dut, herritarren beharrak ahalik ondoen lan-tzeko». Horretarako, Alberdik «ezinbesteko» ikusten du herritarren kezkak eta nahiak jasotzea, «inurri lana da gurea. Sorbaldak elkar ondoan jarri eta eguneroko lanari ekiteko prest gaude».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios