HARITZ ALBERDI (EH BILDU-REN ALKATEGAIA): «Getariarren bizitzak hobetzen segituko dugu»

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Datozen 4 urteetan Getarian 2011n hasitako aldaketan aurrerapauso nabarmenak eman nahi ditu. Getariarren bizi kalitatea bultzatzen segitu eta demokrazia parte-hartzailean Europako herrialde aurreratuen parean jarri. Herritarrei hitza eman.

- Nola heldu zara zerrendaburu izatera?

NAN
Lanbidea
Heziketa Bereziko irakaslea eta 6 urteko haur baten aita.
Kartako kide
Herrigintzan aritzen da Getariako Kartan parte hartuz.
Esperientzia
Getariako EH Bilduren ibilbidean esku-hartze zuzena izan du.

- 2018ko udan Getariako EH Bilduk 250 getariarren iritziak jaso zituen eta nire izena behin eta berriro errepikatzen zenez, alkategai izateko proposatu zidaten. Poz handiz jaso nuen notizia eta ilusioa eta gogo handiak nituenez, nire denbora getariarren zerbitzura jartzea erabaki nuen. Erabaki kolektiboa eta demokratikoa izan zen.

- Zergatik hautatu behar zaituzte getariarrek alkate?

-Bata, getariarrak ondo bizitzea delako gure desira; horretan aritu gara eta hurrengo 4 urteetan ere gure indarrak hor jarriko ditugu. Eta bestea, herritar eta eragileei Udaleko ateak irekitzen jarraituko dugulako; elkarlana izango da gure zutabeetako bat.

-Hitz egin zutaz, nolakoa zara, zure afizioak...

- Betidanik politika pasioz bizi duen horietakoa naiz. Apustu desberdinei gogoz eusten dakienetarikoa eta guztia ilusioarekin egin behar dela pentsatzen duenetarikoa. Getariar guztien ordezkari izateari indarrez ekingo dion getariarra naiz. Alkaterik onena herria dela pentsatzen duen horietakoa.

- Ze emaitza espero dituzu udal hauteskundeetan?

- Lan-talde oso ona dugu, hala adierazi digute herritarrek ere. Gainera 250 lagun eta ia eragile guztiekin osatu dugun programa dugu. Eta 2011tik erakutsi dugun bezala, ardurak gure gain hartzeko prestutasuna eta lanerako gogoa dugu hautagai guztiok. Eta beraz, lehen indarra izaten jarraitzea aurreikusten dugu.

-Zer da lehen egingo duzuna hautatua bazara?

-Lehendabizi gertukoenei, familiari, nire begirunea eta maitasuna adierazi; beraien konpromisoari esker izango baitut getariar guztien alkate izateko ohorea. Segidan, Getariarrei errespetua adierazi, beraien konfiantzagatik. Nire lantokian gauzak lotuta utzi. Eta azkenik, oraingoekin elkarlanean getariar guztientzat lanean hasi.

-Zer da zure ustez Getariako onena eta txarrena?

-Lehenik esan, herritarrak altxor bat garela, baita gure artean osatu eta bultzatzen ditugun eragileak ere. Bigarrenik aipatu, herri bizia garela eta hori gure konpromisoari esker dela: jaiak antolatzerakoan, kirol jarduerak etab. Gainera, ezagutzak eta interesak elkar transmititzen dakigunez getariarren bizimoduak hobetzen badakigu. Eta amaitzeko, azken 8 urteetan erakutsi bezala, herri aurreratua izaten segitu nahi duen horietakoak garela getariarrak. Esku artean dugun etxeko lan bat, erronka bat, herritar eta bisitarien arteko elkarbizitzan asmatzean dago; turismo plan berria idazten hasita gaude eta guztion artean bilatuko diogu irtenbidea.