Secciones
Servicios
Destacamos
GETARIA.
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Sábado, 12 de enero 2019, 00:19
Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.
Compartir
Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, 'Harakintza eta haragikien elaborazioa' 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Urtarrilaren amaieran hasita, guztira 5 hilabeteko prestakuntza jasoko dute harakintza industrian murgildu nahi duten langabeek. Ikastaroa erabat doan izango da.
Ikastaroan parte hartzen dutenek hainbat gaitasun eta konpetentzia landuko dituzte. Alde batetik, haragia balioesteko eta zatitzeko, eta haragi-produktuak eta haragi-prestakinak prestatzeko eta elaboratzeko eragiketak egiten ikasiko dute. Bestetik, indarrean dagoen araudi tekniko-sanitarioa betetzeko eman beharreko urratsak ezagutuko dituzte. Azkenik, enpresa txiki batean haragi-produktuak merkaturatzeko gaitasunak barneratuko dituzte.
Aurreikusitako daten arabera, urtarrilaren amaieran hasi eta 5 hilabeteko iraupena izango du prestakuntzak. Guztira, 430 orduko prestakuntza-ziurtagiria eskainiko da. Ikastaroa gazteleraz eskainiko da eta doan izango da. Eskolak Urkaiko baserritarren kooperatibak Zestoan duen egoitza nagusian izango dira, astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara bitartean.
Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko, e-mail bat idatzi behar da edo harremanetan jarri telefono bidez: Urola Kostako Udal Elkartea, Enplegu Zerbitzuak (Olaia Sainz). Urdaneta bidea 6 (Abendaño industrialdea), 20800 Zarautz. Telefonoa 943890808. Posta elektronikoa osainz@urolakosta.eus.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.