'Harakintza eta Haragikien elaborazioa' ikastaroa doan langabeentzat

Harakintza ikastaroa./
Harakintza ikastaroa.

GETARIA.

Urola Kostako Udal Elkartearen eskutik, 'Harakin-tza eta Haragikien elaborazioa' 2. mailako profesionaltasun ziurtagiria eskuratzeko aukera izango dute eskualdeko langabeek. Azaroaren hasieran hasi eta 5 hilabeteko prestakuntza epea izango da. Zabalik dago izen-ematea urriaren 11 bitartean. Ikastaro honen helburua da, haragi sektoreko enpresek eskatzen dituzten konpetentzia eta gaitasunak kontuan izanda, pertsona langabetuei lan merkatuan sartzeko eta lanbide bat gauzatzeko tresna egokiak ematea. Izena eman edota informazio gehiago jasotzeko deitu 943 890808 telefonora edo idatzi posta elektronikora, osainz@urolakosta.eus.

 

Fotos

Vídeos