Hamabi lehen postu aulki mugikorreko bigarren jardunaldian

Gaztetxo mutilen zortzikoa, pasa den igandeko estropadan. /  DV
Gaztetxo mutilen zortzikoa, pasa den igandeko estropadan. / DV

Gipuzkoako Aulki Mugikorreko XVIII. Ligaren barne, bigarren jardunaldia jokatu zen pasa den igandean. Saikola eta Mapilen artean egin ziren frogak, batzuk 4.000 metro eta besteak 6.000 metroetako distantzietan. Orio Babyautok 17 ontzi aurkeztu zituen, eta emai- tzak ez ziren batere txarrak izan, oso onak baizik, izan ere, horietatik 12 ontzik lehen postua eskuratu zuten, beste 3 bigarren izan genituen, beste untzi batek hirugarren postua eskuratu zuen eta beste bat laugarren izan zen. Emaitza guztiak ematea ezinezkoa zaigu, baina kategoria gehienetan lehenak izan ziren oriotarrak, bai mutiletan zein nesketan, elkartea egiten ari den lan bikainaren seinale. Hurrengo jardunaldia hilak 22an, larunbata, jokatuko da, era berean Orion.

 

Fotos

Vídeos