Guztira 45 herritar izango dira Arantzazuko bidaian

Zaharren Babeslekuak antolatuta, asteazkenean egingo da irteera

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Guztira 45 txartel saldu ditu Zaharren Babeslekuak apirilaren 24rako, asteazkenerako, Arantzazuko Santutegira antolatu duen bidaiarako. Txartelak erosteko egun bakar bat jarri zen, pasa den astelehena eta, esan bezala, 45 herritar izango dira bidaian. Horiek jaso zuten 35 eurotan saltzen zen txartela.

Egitarauak dioenez, goizeko 09:00etan aterako dira Oriotik, Arantzazun hamaiketakoa egiteko eta ondoren, eguerdiko 12:00etan meza entzungo dute Arantzazuko santutegian. Bazkaria, 14:30ean izango dute Oñatiko Etxe Andi jatetxean, ondorengo menuarekin: gula entsalada eta onddoz betetako piperrak, legatza baratzuri freskoz eta ganbez beteta, hojaldre tarta, edariak eta kafea.

Bigarren autobusa antolatzeko gutxienez beste 20 lagunek eman beharko dute izena, baina ez dirudi, eta autobus bakar bat joango da Oriotik Arantzazura.