Guztira 260tik gora lasterkari gaurko Orioko 9. Mendi Lasterketan

Mendi lasterketa. Aurten ere partaidetza handia izango du Orioko Mendi Lasterketak. /  ETXEBERRIA
Mendi lasterketa. Aurten ere partaidetza handia izango du Orioko Mendi Lasterketak. / ETXEBERRIA

Probaren irteera arratsaldeko 16:00etan izango da Ikastola aurrean

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Arratsaldeko 16:00etan emango zaio irteera Orioko 9. Mendi Lasterketari. Irteera eta amaiera Ikastola aurrean izango dira. Guztira, momentuz 263 korrikalarik eman dute izena. Horietatik 85, 11 kilometroetako lasterketarako daude apuntatuta, eta beste 178, lasterketa luzerako, 22 kilometroetarako. Laskerketa gogorra da, baina gutxienik aurten korrikalariek ez dute lokatz gehiegi topatuko igaroko dituzten paraje ederretan.