'Gurea kultura' ekimena antolatu dute aurten ere zezenketen aurrean alternatiba bat eskaintzeko asmoz

Iaz antolatu zuten lehen aldiz 'Gure kultura' ekimena. / DANBOLIN
Iaz antolatu zuten lehen aldiz 'Gure kultura' ekimena. / DANBOLIN

Bi ekitaldi prestatu dituzte, zezenketa egun bakoitzerako bana: EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuak eta mural margoketa

AINARA MARTINZESTOA.

Aurten ere, bigarren urtez 'Gurea kultura' ekimena antolatu dute Amabirjinetan herritarrei zezenketen aurrean alternatiba bat eskaintzeko asmoz. Aurtengoan bi ekitaldi prestatu dituzte, zezenketa egun bakoitzerako bana. Irailaren 6an, ostirala, arratsaldeko 17:30ean emango diote hasiera festari estazio zaharrean. 18:00etan EH Sukarra eta Rukula taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izango da. Igandean berriz, hilaren 8an, Bargaztak taldeak arratsaldeko 18:00etatik aurrera mural margoketa egingo du Alonderoko aldapan. 'Gurea Kultura' taldeak musika taldeen kudeaketa bere gain hartuko du, azpiegituren gastuak berriz Zestoako Udalak.

Laguntzazko bonoak jarri dituzte salgai ekimena babestu eta lagundu nahi duten horientzat. Bonoak 10 eurotan egongo dira salgai Portale, Mollergi, Fati eta Koiote herriko tabernetan. Bonoen bitartez jasoko duten dirua musika taldeen gastuak ordaintzeko erabiliko dute, irabazirik balego, Manex Odriozola herritarraren epaiketa gastuei aurre egiteko bideratuko dituzte.

Lurraldebus

Lurraldebusek froga bezala zerbitzu gehiago jarri ditu zenbait autobús lineetan. Hain zuzen ere, abuztuan astean zehar zerbitzuak gehituko dituzte UK01 (Azkoitia-Donostia) eta UK06 (Zumaia-Zumarraga) lineetan. Webgunean bertan ikusi daitezke gehitu dituzten zerbitzuak.