Gure Zirkua, gaurtik aurrera Orion, guztira 17 emanaldiekin

Pailazoak ere izango dira Gure Zirkua ikuskizunaren barne. /  DV
Pailazoak ere izango dira Gure Zirkua ikuskizunaren barne. / DV

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCOORIO.

Orioko Udalak antolatuta, Gure Zirkuak 17 emanaldi eskainiko ditu Orion gaurtik abuztuak 18a bitartean, udako ekitaldi-programaren barruan: asteazken, ostegun, ostiral eta igandetan, bana, 19:00etan, eta larunbatetan, berriz, bina emanaldi: 18:00etan bat eta 20:30etan bestea. Gure Zirkuaren karpa Mendibeltz futbol eta sofbol zelaiaren ondoan jarri da, berdegunean.

Gure Zirkua historiako lehen euskal zirku ibiltaria da eta arrakasta handia izaten ari da Euskal Herrian barrena. Malabarista, trapezista eta ekilibrista euskaldunek parte hartzen dute bertan; pailazoak ere badaude, magoak ere bai, Iker Galartza antzezle eta antolatzailearen esanetara. Emanaldi bakoitza ordu eta erdi pasatxokoa izango da.

Emanaldietan ikastaroak ere antolatzen dituzte, helduek eta haurrek zirkuaren sekretuak ikas ditzaten.

Sarrerak oso ondo ari dira saltzen internet bidez eta lehen bi asteetako funtzioetakoak saldu omen dira. Dena den, takillak arratsaldero, 18:00etan zabalduko ditu ateak.