Gure Zirkua Aian izango da gaurtik igandera bitartean

Gure Zirkua. Bigarren geldialdia Aian izango da. /  IÑIGO ROYO
Gure Zirkua. Bigarren geldialdia Aian izango da. / IÑIGO ROYO

Lau saio eskainiko dituzte eta sarrera guztiak agortuta daude

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

Gure Zirkua zirkuko euskal artisten topagunea Aian izango da gaurtik igandera. Amezketan hasi berri dute bira eta bigarren geldialdia izango da Aian. Amezketako estreinua oso ondo joan zitzaien eta beste horrenbeste esan behar bigarren geldialdi honetaz, izan ere sarrera guztiak agortu dituzte. «Emanaldia adin guztietako ikus-entzuleentzako dela» azaltzen dute euskal zirkukoek. Akrobatak, magoak, trapezistak eta beste hainbat disziplina desberdinetako hamar artista euskaldunek hartzen dute parte, Iker Galartza aktorea buru dutelarik. Lau emanaldi izango dira: gaur 19:00etan izango da; bihar ordu berean; larunbatean 18:00etan eta igandean 18:00etan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos