Groseko xake taldea irabazle II. Elkano Xake Txapelketan

Txapelketako partiden une bat. /  AMAXKAR
Txapelketako partiden une bat. / AMAXKAR

20 taldek parte hartu zuten aparteko giroan burutu zen lehiaketan

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Antxua Egunaren egitarauaren barne, Berdura Plazan lehiatu zen II. Elkano Xake Txapelketa bazter ezberdinetatik etorritako 20 talderekin. Irabazlea Gros Xake Taldea izan zen, bigarren Gasteizeko Bodegón Gorbea eta hirugarren Bilboko Zuri Baltza. Aipatzekoa da partida denak irabazi zituen David Parron.

Etxekoek, hamargarren amaitu zuten, hasieran zuten rankinean hiru postu hobetuz. Kirol festak jarraipena izan zuen ondoren, partaideak Ixkote elkartean bildu ziren bazkaltzeko eta Getariako kofradiak emandako antxua Jose Luis Estebanek primeran prestatu omen zuen.

Gauean Frantziatik etorritako jokalariei afaria eskaini zitzaien. Txapelketako babeslea Geocivil SA izan da.