Grezian dago dagoeneko Aita Mari ontzia

Aita Mari ontzia. /  AMAXKAR
Aita Mari ontzia. / AMAXKAR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Aita Mari itsasontzia heldu da dagoeneko Greziako Kios uhartera. Botikak, arropak eta bestelako giza-laguntza utziko du bertan eta jarraian Lesbos aldera abiatuko da. Han dagoeneko badute talde bat iheslariei osasun arreta eskaintzen diena, eta haiei laguntzea izango da Aita Mari itsasontziko ekintzaileen helburu nagusia.

Hasiera batean erreskate lanak egiteko asmoz ziren joatekoak Greziara, baina Espainiako Gobernuak ez die horretarako baimenik eman.