Gozamen ederra uretako jolas eta puzgarriekin

Gozamen ederra uretako jolas eta puzgarriekin

Umeen Egunarekin eman zitzaion atzokoan amaiera aurtengo San Pedro jaiei. Eta azken egun honetan, goizetik haur eta gaztetxoek puzgarri eta jolasak izan zituzten pilotalekuan; Mendibeltz zelaian umeen eta helduen arteko futbol txapelketa ospatu zen egun osoan Zaragueta eskolak antolatuta; eguerdian, batel lehiaketa errioan, Ikastolako DBHko ikasleek antolatuta... Baina, atzokoan, aipatzekotan, haur eta gaztxoek hartu zuten gozamena aipatu behar uretako puzgarriekin. Eguraldia lainotuta egon arren, dozenaka haur anbulatorio ondoko arranplan jarri ziren puzgarri eta jolasekin, argazkietan ikusi daitekeen bezala. Ederki pasa zuten. Aldi berean, herriko plazan, WM dantza estudioko kideek 'Dantza kultura da' emanaldia eskaini zuten, eta aipatu ere, 70 urtekoek Balea jatetxean bazkaria izan zutela Udalak eskainia.