Gorka Aristik Josetxo Ezkurra Memorialeko finala jokatuko du Donezteben

J.M. ZUBIAURRE GETARIA.

XXIX. Josetxo Ezkurra Memorialeko finalak jokatuko dira gaur goizean Donezteben. Bertan, getariar ordezkari-tza izango da, Gorka Aristik finalerako sailkatzea lortu baitu.

Goizeko 9:30ean hasiko dira finalak eta denera sei jokatuko dira, txikienetik hasi eta helduetara. Erreka KEak antolatzen du lehiaketa hau eta sari banaketarako Abel Barriola iragarri dute. Lau ta erdiko buruz buruko lehia izan da eta benjamin, alebin, infantil, kadete, jubenil eta helduen mailetan jokatzen da.

Gorkak hiru kanporaketa gainditu behar izan ditu eta finalean Aimar Lansalot Irurtzungo pilotaria izango du aurkari. Apirileko azken igandean jokatu zuen Aristik final erdia eta bertan Irurtzungo beste pilotari bat gainditu behar izan zuen, Anartz Olano, 18 eta 12ko azken emaitzari esker. Gaurko arerioa den Aimarrek 18 eta 9 irabazi zion Gaztelekuko Adur Etxezarretari.