Gora egin du Balenciaga Museoko bisitarien kopuruak 2018an

Sarreran. Argazkia ateratzen./
Sarreran. Argazkia ateratzen.

53.000 bisitarirekin itxi zuen urtea, aurrekoan baino % 4 gehiago

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Albiste onak datozkigu Cristóbal Balenciaga Museotik joan den urtean izandako bisitari kopuruari dagokionez. 2018an 53.000 bisita izan omen ditu. Honek esan nahi du aurreko urtearekin aldaratuz % 4 bisitari gehiago izan dituela. Datu hauen arabera lau urtez jarraian hazi egin da bisitarien kopurua.

Bisitarien jatorriari dagokionez, % 52 atzerritarrak izan dira, batez ere Frantziatik datozenak (%21). EAEtik % 24 etorri da, eta gipuzkoarrak izan dira bisitaririk gehienak (%12). Bestalde, Estatukoak dira bisitarien %24, eta Madrildik, Kataluniatik edo Nafarroatik datozenak nabarmentzen dira denen artean.

Aurreko urteari dagokionez, azpimarragarria da 2018an, lehenengo aldiz, atzerritarrak gehiago izan direla Estatukoak baino, hau da, lehen aldiz atzerritarren kopurua % 50etik gorakoa izan dela.

 

Fotos

Vídeos