Giro bikainean igaro dira San Nikolas jaiak

Kirolak. Bere tartea izan du festetan. Adibidez, Kamel Ziani eskolarteko krosa eta herri kirolak herriko plazan, pilota partiduak ahaztu gabe. /
Kirolak. Bere tartea izan du festetan. Adibidez, Kamel Ziani eskolarteko krosa eta herri kirolak herriko plazan, pilota partiduak ahaztu gabe.

Azken urteetan ez bezala, eguraldiak ere lagundu du eta jende asko ibili da jai giroan |

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Orioko San Nikolas festak amaitu dira eta balantzea egiterako garaian, jende asko eta giro ederra izan dela azpimarratu behar. Eguraldia ere aurtengoan lagun izan da eta hori ere mesederako. Egia da ere herritar dexentek jai egunak kanpora joateko aprobetxatu dutela, hori ere esan behar, baina inguruetako herrietatik gazte ugari etorri da, batez ere gau parteko kontzertu eta ekitaldietara.

Egun bakoitzak izan du berea. San Nikolas bezperan festa hasierako unea eta gueko kontzertuak goraipatu behar. Bai Giranice eta ondoren Gozategik ederki disfrutatu arazi zituzten herriko plazan bildu ziren ehundaka pertsona. Bi talde oriotarrek gogoz aritu ziren herritar eta inguruetatik etorritako jarraitzaileen aurrean. Gaua luzatu zen, baina merezi izan zuen.

San Nikolas egunean Kamel Ziani krosean 200 korrikalari gaztetxok hartu zuten parte, herri desberdinetatik etorrita. Kantera badago eta eskertu behar zentzu honetan Kamel bera eta Aitor Rubio egiten ari diren lana. Gaueko bertsolari saioa ere punta-puntako bertsolariekin, tartean Antoni Egaña, Maialen Lujanbio eta Amets Arzallus, gaiak proposatzen Unai Manterola, eta kiroldegia beteta. Ostiralean umeak izan genituen protagonista, beraiei zuzendutako ekitaldiekin, horien artean aurten jaiotako oriotarrei ongietorria.

Arratsaldeko pilota partidetan ere frontoiko harmailak gainezka, eta lehen partidan Lertxundi eta Aranalde oriotarrek 22-12 emaitzarekin irabazi zuten Billabonako Urbieta eta Esnaolaren aurka eta jarraian, Urbieta-Zabala 22-20 nagusitu ziren orain gutxi arte profesionalak izandako Titin III.a-Merinori.

Atzoko kuadrila egunarekin amaitu dira aurtengo San Nikolas festak. Udalak guztira 41.934 eurotako aurrekontua izan du festetarako.

 

Fotos

Vídeos