Giro bikaina izan da gaur amaitzen diren Aiako festetan

Aia. Kale animazioa Elektrotxuflarekin, pilota txapelketako finalistak eta igerilekuan ospatu ziren jolas eta kukañak, festetako hiru argazki./
Aia. Kale animazioa Elektrotxuflarekin, pilota txapelketako finalistak eta igerilekuan ospatu ziren jolas eta kukañak, festetako hiru argazki.

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO AIA.

San Donato egunarekin, gaur amaitzen dira Aiako festak. Aurtengoan ere ederki joan dira, giro paregabean eta jendetzarekin antolatutako ekitaldietan. Herritarrek eta kanpotik etorritakoek ederki erakutsi dute festarako gogoa.

Baina festak gaur amaitzen badira ere, zerbait egiteko izango da herrian. Azken egun honetako egitaraua, goizeko 11:00etan zabalduko da meza nagusiarekin. Ondoren, pilota partidak izango dira. Emakumeetan, Patri Espinar eta Mirian Arrillaga, Maider eta Maddi Mendizabalen aurka arituko dira; eta, gizonezkoetan, Xala-Urruzola/Urbieta-Beroizen aurka. Jarraian, edadetuei eskainitako bazkaria egingo da. Arratsaldeko 17:30ean, ordea, herri kirol jaialdiaren hasiera, aizkoran eta harriarekin, mutil zein neskak. Arratsaldean zehar, kaleak alaituz, Ostolaza eta Narbaiza trikitilariak. Gaueko 23:00etan, su-festak, Pirotecnia Lecearen eskutik eta, jarraian, erromeria Fan&Go taldearekin. Eta jaiei amaiera ezin hobea emateko, 00:45ean, zezensuzkoa plazan eta, segidan, trakaren erreketa. Honela amaituko dira aurtengo festak, beti bezala, bikainak eta animazio handiarekin.

Temas

Jaiak
 

Fotos

Vídeos