Gipuzkoako Txapelketan izango da Esperantza

Gipuzkoako Txapelketa. Gaur lehiatuko da Mutrikun eta bertan izango da Esperantza. /  AMAXKAR
Gipuzkoako Txapelketa. Gaur lehiatuko da Mutrikun eta bertan izango da Esperantza. / AMAXKAR

Mutrikun lehiatuko dute gaur, larunbatean Zumaian laugarren amaitu ondoren

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Gipuzkoako Traineru Txapelketa lehiatuko da gaur arratsaldean Mutrikun eta bertan izango da Getariako Arraun Elkarteko ontzia, Esperantza.

Bigarren txandan lehiatuko dira Gorka Etxeberriaren mutilak eta, beraiekin batera, San Juan, Zarautz eta Zumaia lanean izango dira. Aurretik, beterano eta emakumezkoen txapelketak izango dira eta, bukatzeko, TKEko gipuzkoar traineru onenak arituko dira.

Zumaia aipatu dugunez, joan den larunbatean KAE-1 Ligako estropada berri bat izan zen. Txanda nagusian lehiatu ziren getariarrak eta ezin aurreko estropadetako emaitzarik lortu. Laugarren amaitu zuten txanda, baina, ordurako, bazekiten bigarren txandako denbora oberena baino bizkorrago helmugaratuko zirela, beraz, amaieran postu hori, laugarrena, eskuratu zuten.

Dena den, aipatzekoa da azken luzean egindako lana. Atzetik aurrera etorri ziren, eta hirugarren ziabogan Deustu lau segundotara bazuten, helmugan segundo batera sartu ziren, indarrez ondo amaitu zutela erakutsiz. Bestalde, aipaturiko hirugarren ziabogan, bigarren txandako Pedreñak denbora hobea zuen baina hauei ere aurrea hartu zieten getariarrak.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos