Gipuzkoako Trainerila Txapelketa gaur eta bihar, Hondarribian

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ORIO.

Asteburu honetan eta Hondarribian Gipuzkoako Trainerila Txapelketa ospatuko da. Gaur goizean sailkatze estropadak izango dira eta bihar goizean finalak, maila bakoitzeko gaurko lau onenen artean. Orio Arraunketa Elkarteak emakume absolutoetan hiru untzi aurkezten ditu eta gizonezko absolutoetan beste bat.