Gipuzkoako Federatuen txapelketako emaitzak

A.MARTÍNZESTOA.

Aurreko astean eman zitzaion hasiera Gipuzkoako Federatuen eskuz binakako txapelketari eta aste honetan ere herrian partiduak ikusteko aukera egongo da. Lehengo astean hiru partidu jokatu zituzten Zestoako pilotariek eta horietatik bakarra irabazi.

Eskuz binaka aritu ziren jubenilak eta kadeteak. Jubenilek Oñatin Aloña Mendiren aurka jokatu eta 19-22 irabazi zuten. Kadeteek berriz etxean 4-22 galdu zuten Lpake 1-en aurka. Gomazko paletan ezin izan zuten garaipena lortu, 25-11 irabazi zuelarik Tolosak Beotibar frontoian.

Aste honetan lau partidu jokatuko dituzte, hauetatik bi etxean. Gurutzeaga frontoian jokatuko dute larunbatean 19:00etan eskuz binaka jubenilek eta 3. mailako nagusiek, Tolosa 1 eta Gure Txeru taldeen aurka hain zuzen ere. Egun berean, Villabonan 19:30ean kadeteek eskuz binaka jokatuko dute. Azkenik, igandean gomazko paleta 2. mailan Donostian izango dute aurkari Loiolarra 1.

Gimnasioa, itxita

Zestoako Udalak kiroldegi berria ahal bezain laster irikitzeko duen helburua medio, eraikin berria martxan jartzera bideratuko dira baliabide guztiak. Gauzak honela, orain arte martxan zegoen behin-behineko gimnasioa bihartik itxita egongo da.