Getariar bikoteek lan txukuna egin zuten Zarauzko krosean

Aurrera begira. Jose Ramon Aristi eta Lidia Olaizola txalo artean. /
Aurrera begira. Jose Ramon Aristi eta Lidia Olaizola txalo artean.

JUAN MARI ZUBIAURRE GETARIA.

Getariarrek ez zuten uko egin urteroko bikote mistoen krosean eta lan txukuna egin zuten gainera. Batzuk bikote erabat herritarra osatu zuten, baina beste askok, berriz, getariar bat eta beste herri bateko bikote kidearekin lehiatu zuten. Parekidetasuneko lasterketa honetan zazpi kilometro eta erdiko ibilbidea burutu behar izaten da eta bikote bakoitzak bere helburuak izaten ditu, batzuk garaipenaren borrokan ibiltzen dira, baino gehienak izerdia bota eta ondo pasatzea dute helburua.

 

Fotos

Vídeos