Getarian hasi eta bukatuko da III. Euskal Kosta Krosa

Krosa. Gorka Gonzalez. /
Krosa. Gorka Gonzalez.

EL DIARIO VASCOGETARIA.

Urola Kosta Udal Elkarteak antolatzen duen III. Euskal Kosta Krosa datorren irailak 28an ospatuko da, larunbata, eta aurtengoan irteera eta helmuga Getarian izango du.

Urteroko legez, Getaria, Zarautz eta Zumaiako udalerrietatik igaroko da lasterketa. Hain zuzen ere, 21,097 kilometroko maratoi erdia izango da. Dagoeneko irekita dago III. Euskal Kosta Kroserako izen-emate epea. 16 urtetik gorako edonork eman dezake izena maratoi erdiko distantzian lehiatuko den lasterketa honetarako. Lasterketarako izena emateko aukera irailaren 24ra arte izango da. Hain zuzen ere, abuztuaren 31ra bitartean, inskripzioa 20 euro ordaindu beharko da. Irailaren 1etik 24ra bitartean, berriz, 25 euro. Izen ematea www.kronoak.eus webgunearen bitartez egin beharko da.

Lasterketa Getariako frontoitik abiatuko da eta helmuga ohikoa den bezala kale Nagusitik igo eta udaletxe ondoan amaituko da.