Getariako judo eskolako ikasleek Gabonetako erakustaldia egin dute

B taldeko neska eta mutilak pozik egindako lanarekin. /  JUDO KLUB LIZARDI
B taldeko neska eta mutilak pozik egindako lanarekin. / JUDO KLUB LIZARDI

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO GETARIA.

Zarauzko Judo Klub Lizardira joan ziren Getariako judo eskolako ikasleak Gabonetako erakustaldia egitera duela egun batzuk. Erakustaldian, Getariako ikasleez gain, Zarauzko Judo Klub Lizardiko eta Antoniano Ikastetxeko ikasleek parte hartu zuten, non, beraien xedea, ikasturtea hasi zenetik orain arte ikasitakoa familiako kideei eta lagunei erakustea zen.

Hasieran, Haur Hezkuntzako haurrek parte hartu zuten eta ondoren Lehen Hezkuntzako lehenengo mailakoek. Erakustaldietan, ikasturtean zehar ikasitako hainbat ariketa eta judoko teknika burutu zituzten. Erakustaldia hasteko, haur guztiek ilaran jarrita, judoko agurra egin zuten errespetuz eta isiltasun osoan. Jarraian, beroketa gisa, bakarkako zenbat ariketa egin zituzten, oreka, norberaren gorputzeko kontrola eta psikomotrizitatea landuz. Segidan, bikoteka, judoko harrapaketak, hastapeneko teknikak eta bestelako ariketa batzuk gauzatu eta ondoren, hainbat randori edo judoko borra egin zituzten. Bukatzeko, erlaxazio ariketekin eta taldeko agurrarekin bukatu zuten.

Getariako judo eskolako haurrentzat urrats handi bat izan zen, hain gazteak izanik ezezaguna zuten inguru batera joatea, ezagutzen ez zituzten beste haurrekin judo egitera; hala ere, beraien urduritasun eta beldurrei aurre eginez, jarrera paregabea edukitzeaz gain, judoko maila altu bat erakutsi zuten.

Orain, Gabonetatik bueltan, gogor entrenatzen jarraituko dute, urtarrilean, Lehen Hezkuntzako 2. mailako haurrak Patxiku Topaketa Teknikora joateko. Topaketa honetan, Getariako Judo Eskolako zaharrenek soilik edukiko dute parte hartzeko aukera adinaren ondorioz. Bertan, garrantzitsuena, judoko hainbat teknika ahalik eta ondoen egitea izango da, kalitatea baita ebaluatuko zaiena.

 

Fotos

Vídeos