Getariako hamaikakoa aurkeztu zuten uztailean

Ahobizi eta Belarriprest. /
Ahobizi eta Belarriprest.

Getarian ere Euskaraldiaren alde lanean hasiak dira eta udarako etenaldia amaitu ondoren berriz ekintzak egiten hasiko dira. Joan den uztailean ezagutu zituzten getariarrak Ahobizi eta Belarriprest. Eurekin batera plazaratu zen Getariako hamaikakoa. Orduan emakume eta gizon hauek osatu zuten, Nerea Kamio, Pili Iribar, Balentina Aizpuru, Maitane Subijana, Uxoa Irigoien, Maialen Urbieta, Xabier Insausti, Cristobal Etxaniz, Deo Ortiz, Jon Ander De La Hoz eta Edito Rodriguezek.

Azaroan 23an hasita, 11 egunez, Ahobizi edo Belarriprest izango zara. Lehengoa bazara, Euskaraz egingo diezu ulertzen duten guztiei. Edonon, edonoiz eta ulertzen duen edonorekin arituko zara euskaraz. Ezagu-tzen ez dituzunekin lehen hitza euskaraz egingo duzu, eta ulertzen baldin badute, hortik aurrerakoak ere. Bigarren rolean sartzen bazara, Belarriprest, euskaraz dakiten guztiei zuri euskaraz egiteko gonbitea egingo diezu. Euskara ulertzen duzula adieraziko diezu eta zurekin euskaraz hitz egin dezatela eskatu. Zuk euskaraz edo erdaraz erantzungo duzu, baina zuri euskaraz egiteko eskatuko duzu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos