Borrar
Aldamar jauregia bisitatuko da asteburuan. AMAXKAR

Getaria

Zarautz Jauregia eta Aldamar Jauregia bisitatzeko aukera datorren asteburuan

Bisitak bi eraikin historikoren birgaitzea eta erabilera berrietarako egokitzapena esploratzera gonbidatzen gaitu

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteartea, 28 urria 2025

Comenta

Datorren asteburuan Ondarearen Auropako Jardunaldiak egingo dira Getarian. Urriaren 25ean, larunbata, euskaraz eta urriaren 26an, igandea, gaztelaniaz, herriko Zarautz eta Aldamar jauregiak bisitatzeko aukera izango da.

Goizeko 11:00etan ekingo zaie bisitaldiei eta elkargunea Turismo Bulegoan (Kale Nagusia 38/ Zarautz Jauregia) egingo da. Izena ematea beharrezkoa da, plaza kopuru mugatua izango bai dute bi bisitaldiak.

Cirstobal Balenciaga Museoak Getariako Udalarekin elkarlanean antolatutako jarduera hau, Ondarearen Europako Jardunaldien baitan egingo da eta izen-emateak egiteko edo informazio gehiagorako, deitu 943 00 88 40 telefono zenbakira edo idatzi posta elektroniko honetara info@cristobalbalenciagamuseoa.com. Bisitaldiak doakoak izango dira.

Bisitak jauregietara

Bisita honek Getariako bi eraikin historikoren birgaitzea eta erabilera berrietarako egokitzapena esploratzera gonbidatzen gaitu: Zarautz Jauregia eta Aldamar Jauregia.

Lehenengoa, Zarautz Jauregia, erromatarren aztarnak, XIII. mendeko dorretxearen hormak, handitze gotikoak eta elementu errenazentistak biltzen dituen jauregia, duela gutxi birgaitu da, eta herriarentzako kultur ekipamendu berri bihurtu da.

Eta bigarrena, Aldamar Jauregia, Casa Torreseko markesen udako etxe izandakoa, gaur egun Cristóbal Balenciaga Museoaren multzoaren parte da. XIX. mendeko amaierako bainuetxe arkitekturaren ezaugarri diren bi koloretako ladrillo esmaltsatuak eta egurrezko aleroetako arkuak erabiliz eraikia, Belgikako Fabiola erreginaren aiton-amonak, erabiltzen zuten uda hartzeko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Zarautz Jauregia eta Aldamar Jauregia bisitatzeko aukera datorren asteburuan

Zarautz Jauregia eta Aldamar Jauregia bisitatzeko aukera datorren asteburuan