Borrar
Joan den urteko irabazleak saria jasotzeko prest udaletxean. AMAXKAR
XXIV. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko azken egunak

Getaria

XXIV. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko azken egunak

Apirilaren 8an amaituko da epea, eta liburutegian edo udaletxean egin beharko da

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Miércoles, 2 de abril 2025, 20:16

Getariarrei zuzendutako XXIV. Literatur Lehiaketan lanak aurkeztu nahi dituzten herritarrek apirilaren 8an, 19:00etan izango dute azkena udaletxean edo liburutegian.

LH3-tik gorako herritarrek aurkeztu ahalko dituzte lanak. eta zazpi mailatan banatuko dira, adinaren arabera: LH3 mailako haurrak, LH4, LH5, LH6, 12-14 urte bitarteko gaztetxoak, 14-16 bitarteko gazteak eta 16 urtetik aurrerakoak. Kategoria bakoitzean bi modalitate izango dira: ipuina eta bertsoa/olerkia.

Idazlanen gaia librea izango da, eta jatorriz euskaraz idatzitako lanak izan behar dira. Originalak, argitaratugabeak eta beste inolako lehiaketetan saritu gabeak izan behar dute.

LH3 eta LH6 mailen kategorian, ipuin modalitatean bi sari banatuko dira mailako. Nibel egokiko olerkirik ez balego, 3. ipuin onena ere saritu egingo da. 12 urtetik gorako mailetan, aldiz, maila eta modalitate bakoitzeko sari bana emango dute. Helduetan 150 euroko saria izango da.

Epaimahaia Iturzaeta Herri Eskolak, Artzape Euskara Elkarteak, Udal Liburutegiak eta Udaleko Euskara Batzordeko ordezkariek osatuko dute. eta kultur teknikariak egingo ditu idazkari-lanak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco XXIV. Literatur Lehiaketan lanak aurkezteko azken egunak