Borrar
Las diez noticias clave de la jornada
Uztailean udalekuak izango dira Urritzaren eskutik. AMAXKAR
Udalekuetarako izen-ematea zabaldu du dagoeneko Urritzak

Getaria

Udalekuetarako izen-ematea zabaldu du dagoeneko Urritzak

Hamabostaldika edo hilabete osoan egin daiteke uztailean

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Viernes, 9 de mayo 2025, 19:59

Udaleku irekiak antolatu ditu Urritzak aurtengo uztailerako ere. Zabaldu dute izen-ematea eta hilaren 20ra arte egongo da irekita. Ez da epez kanpoko izen-ematerik onartuko.

Haurrak uztail osorako edo hamabostaldika apunta daitezke; lehenengo hamabostaldia uztailaren 1etik 15era izango da eta bigarrena 15etik 30era. Izena emateko bi modu jarri dituzte eskuragarri: aurrez aurre gaztelekuan bertan edota online, galdetegia beteta. Haur Hezkuntzako bigarren mailako haurrak apuntatzeko galdetegi bat bete behar da, eta Haur Hezkuntzako hirugarren mailatik Lehen Hez-kuntzako bosgarren mailara bitarteko umeen izen-ematea egiteko beste bat.

Arazoren bat izanez gero, jakinarazi dute gaztelekuan izango direla bi asteburutan: maiatzaren gaur eta bihar, eta baita 16an, 17an eta 18an 16:30etik 20:00etara egongo dira bertan.

Zalantzaren bat edukiz gero, mezu elektroniko bidez (urri-tza.udalekuak@gmail.com) edo telefonoz (688712510) ere kontsulta daiteke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalekuetarako izen-ematea zabaldu du dagoeneko Urritzak