
Getaria
Udalaren babesa jaso du Intza Gurrutxagak Baionako epaitegianSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Udalaren babesa jaso du Intza Gurrutxagak Baionako epaitegianJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 12 de abril 2025, 20:24
Martxoaren 25eko ohiko Udalbatzarrean Getariako Euskal Herrian Euskaraz, Artzape euskara elkarteak eta Artzape Euskaltzaleon plazak aurkeztutako mozioa onartu zen EH Bilduren aldeko 6 bozkekin. EAJ-ren aurkako bost bozka jaso zituen.
Onartutakoarekin euskarak eta euskal hiztunek pairatzen dituzten eraso ezberdinak salatzeaz gain, Euskal Herrian Euskaraz-eko bi kideri, bereziki Intza Gurrutxaga herrikideari, Baionako Auzitegian izango zuten epaiketaren aurrean babesa eta elkartasuna adierazi zitzaien. Izan ere, euskararentzat eta euskaldunon-tzat justizia eskatzeagatik eta bizi dugun errealitatea agerian jar-◘tzeagatik epaituko zituzten.
Horrez gain, bi kideen aurkako epaiketaren harira antolatu diren egitasmoetan parte har-◘tzera animatu ziren herritarrak. Apirilaren 6an Baionan egin zen manifestazioan hamarnaka getariarrek hartu zuten parte, eta asko izan ziren Dantzari Txiki Egunaren hasieran 'Justizia euskararentzat, Baionaraino dan-tzan' lelopean bildu ziren adin guztietako herritarrak ere.
Joan den ostiralean, epaiketaren egunean, Getariako Udaleko hainbat ordezkari Intza Gurrutxaga eta Gorka Torreri babesa adieraziz Baionako Auzitegian izan ziren.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.