Borrar
Getariako armarriaren historia aztertu da. AMAXKAR
Udalak herriko armarriaren historia aztertu du eta eguneratzeari ekin dio

Getaria

Udalak herriko armarriaren historia aztertu du eta eguneratzeari ekin dio

Hitzaldi bat emango du Rosa Ayerbek armarriaren inguruan datorren asteazkenean

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Sábado, 25 de enero 2025, 20:22

Urtarrilaren 29an, Zarautz Jauregian 18:30etik aurrera, armarriaren ikerketa egin duen Rosa Ayerbe EHUko Zuzenbidearen Historiako irakasle titularra eta 2008ko Heraldika Sari Nazionala jaso zuenak hitzaldia emango du. Bertan izango da ere, ikerketa egin duenarekin elkarlanean armarria eguneratua diseinatu duen Eneritz Tirados diseinatzailea ere.

Non du jatorria gure herriko armarriak? Zer bilakaera izan du historian zehar? Zer osagai ditu? Betetzen al ditu heraldikaren arauak? Egokia al da? Galdera horiei guztiei erantzun nahi izan dio Udalak azken hilabeteetan gaian adituak diren pertsonekin egin duen ikerlanak. Lan horretan ateratako ondorioetan oinarrituta heraldika arauak betetzen dituen armarri sinplifikatua proposatu du 2008. urtean Heraldikan Sari Nazionala jaso zuen Rosa Ayerbe Zuzenbidearen Historiako irakasleak.

2023. urtean Euskaltzaindiak Getarian egin zuen ekitaldi baten ondorioz hasi zen Getariako Udala herriko armarria gainbegiratzen. Ekitaldi hartan, Euskaltzaindiaren zutoihalaren ondoan, Getariako estandartea jarri behar zen; estandarteak, ordea, gaztelaniaz idatzitako hitzak zituen, eta, hitz horiek euskaratzearekin batera eta Gipuzkoako beste zenbait herritan egiten ari diren bideari segida emanez, Getariako armarriaren nondik norakoak aztertzea erabaki zuen Udalak.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak herriko armarriaren historia aztertu du eta eguneratzeari ekin dio