Borrar
Urgente Las 10 noticias clave de la jornada
Iturzaeta ikastetxean eguzki panelak badaude gaur egun. AMAXKAR
Udalak energia berriztagarriak ezartzeko ikerketa egin du

Udalak energia berriztagarriak ezartzeko ikerketa egin du

Goiener eta Nafarkoop kooperatibekin elkarlanean energia eraginkortasuna sustatu nahi dute

JUAN MARI ZUBIAURRE

Getaria.

Domingo, 24 de octubre 2021, 00:36

Getariako Udala 2020 eta 2021 urteetan klima-aldaketa eta haren ondorioak mugatu eta garapen jasangarriago bat lortzeko hainbat urrats ematen ari da. Batetik, klima aldaketaren aurkako plana idazten ari da eta bestetik, paraleloki, egungo energia ereduan aldaketak ezartzea aztertzen ari da.

Getariako Udalak Goiener eta Nafarkoop kooperatibekin elkarlanean energia eraginkortasuna sustatu eta energia berriztagarriak ezartzeko ikerketa egin du. Izan ere, etorkizuneko belaunaldien, getariarren, ongizatea bermatzen duen eredu energetiko berri eta jasangarri bat lortu nahi da herrian eta horretarako trantsizio energetikoan urratsak eman nahi dira. Jada Europar Batasunak hainbat neurri ezarri ditu 2030rako eta EAEko jasangarritasun energetikorako legeak ere beste konpromiso batzuk ezartzen dizkie Udalei. Bide horretan, Getariako Udalak, Nafarkoop-en laguntzarekin, Udal titulartasuna duten eraikinen kontsumo energetikoa aztertu eta autokontsumora egokien egokitzen diren 12 instalazio aukeratu ditu.

Azterketa horrek datorren argazkia utzi du: Udalaren titulartasuna duten 12 instalazio horien %25 inguru autokontsumotik lortu dezakeela eta sortzen den soberakina zatia saldu. Edo beste modu batetara esanda, Getariako Udalak urtero energia kontsumoan 8.592 euro inguru aurreztuko lukeela eta 30 urtean, 192.756 euro aurrezte garbia edukiko duela. Aldaketa klimatikoaren aurkako lanketan ere autohornikuntza instalazio horiei esker, 40 urtean atmosferara 655 tona CO2 isuri ekidingo lirateke.

Ondorio horretara iristeko Getariako Udalak 84.579 euro inbertitu beharko lituzke 196 eguzki paneletan. 2022. urtea izango da bi panel hauek jartzeko momentua. Gainera, eta instituzio desberdinek ateratzen dituzten diru-laguntza desberdinei esker, egindako inbertsioa zortzi urtetan amortizatuko litzateke.

Bada Getarian 2022an Trantsizio energetikoaren inguruan martxan jarriko den beste dinamika bat. Goinerrekin elkarlanean herritarrekin Energia Komunitateak sortzeko lehen urratsak emango dira. Komunitate hauei esker getariarrak energiaren inguruan eman behar diren pausu desberdinen inguruan hitz egin eta erabakitzeko aukera zabalduko da.

Azkenik, eta Europatik datozen diru-laguntza desberdinez baliatuta, ibilgailu elektrikoak kargatzeko punturen bat ezartzeko aukera aztertzen ari da Getariako Udala. Jakina den bezala 2030 urterako udal hornikuntza elektrikoaren %30 eta 2040 urterako %40 autokontsumotik lortu behar da. Ekintza hauek Getaria helburuak betetzeko gertu ipiniko du.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Udalak energia berriztagarriak ezartzeko ikerketa egin du