Getaria
Udalak argiteria berritu du oinezkoen joan-etorrietan segurtasuna bermatzekoGaztetape eta Amaia Lasa begiratokia batzen dituen pasabidean lau farola berri kokatu dituzte inguru ilun bat gutxiago izateko
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Asteartea, 18 azaroa 2025, 20:09
Azken egunotan Getariako udal zerbitzuetako langileak Gaztetape eta Amaia Lasa begiratokia batzen dituen pasabidean lanean jardun dira, argiztapena hobetzeko farolak jartzen. Detaile batzuen faltan esku-har-tzeak amaituta ostegunean piztu ziren lehen aldiz argiak.
Malkorbeko aldean ez bezala, herrigunea mollarekin lotzen duen zati txiki horrek ez du inoiz argiztapenik izan eta leku ilun samarra egiten zen.
Puntu ilun bat gutxiago
Herritar bat edo bestek horrela adierazi zioten Udalari, ingurune horretan argi gutxi zegoela bertatik igarotzeko.
Orain, eta herritar oinezkoen segurtasuna eta konfiantza hobetzeko, Udalak lau farola jarri ditu. Brigadako langileak arduratu dira lanez, eta egin duten lan txukunari esker, herrian inguru ilun bat gutxiago dugu orain.
Getariako Udalak «Udal langileen herriaren mantenu eta hobekuntzetan egiten dute guztia balioan jarri eta zoriondu nahi ditu».