Getaria
Udalak abian jarri du dagoeneko Getaria eremu tentsionatu izendatzeko lanketa
Secciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Udalak abian jarri du dagoeneko Getaria eremu tentsionatu izendatzeko lanketaJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Sábado, 24 de mayo 2025, 21:24
Pasa den astean, Euskal Autonomia Erkidegoan eremu tentsionatu izendatu daitezkeen udalerrien zerrenda eguneratu zuen Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Hiri Agenda Sailak, eta 32 udalerri gehitu zituen, tartean Getaria.
Izan ere, txostenaren arabera, legeak horretarako ezarritako irizpide bat betetzen da bertan, hau da, alokairuaren prezioek EAEn erregistratutako KPIa baino % 3 gehiago egin dute gora herrian azken bost urteetan, % 21,2, zehazki.
Horrenbestez, getariarrek herrian bizitzen jarraitu ahal izateko Udala etxebizitzen arloan egiten ari den lanketa guztiaz gain (Potzuagako aldaketa puntuala, Euskaltxetako alokairu sozialak, HAPO berria, Alokabiderekin lan-hitzarmena), herria Eremu Tentsionatu izendatzeko lanketari ekin dio orain.
Horretarako, hiru ataletako lanketa egingo da, udalerriko etxebizitza egoerari buruzko diagnostikoa egin, 3 urterako etxebizitza-plana etxebizitzarako sarbidea hobetu eta merkatuaren gaineko presioa arintzeko eta azkenik, Eusko Jaurlaritzari eskabide formala egin beharko da.
Aurreko lanketa eta gero Eusko Jaurlaritzako etxebizitza sailak Getaria eremu tentsionatua izendatuko balu aukera berriak irekiko lizkioke herriari.
Besteak beste, aloiruaren prezioen gehiegizko gorakadak saihesteko mugak jartzeko aukera, sustapen berriak errazteko neurriak edota etxebizitza hutsen inguruko kontrol handiagoa.
Getariako Udalak dagoeneko kontratatu du lanketa egingo duen aholkularitza-enpresa (Gislan izango da), eta lanketa horrek lau hilabete inguruko iraupena izatea aurreikusi da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.