Getaria
Topaketa gaztetxearen inguruko prozesuaren emaitzak aurkeztekoBihar egingo da 18:30ean gaztetxearen inguruko prozesuaren emaitzak plazaratzeko eta hurrengo pausuez hitz egiteko
Juan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Asteazkena, 5 otsaila 2025, 20:43
Azken lau hilabeteetan gauzatu den prozesu publiko-komunitarioaren berri emateko topaketa bat antolatu dute herriko gazte-eragileek eta Udalak elkarlanean.
Iraila eta urtarrila bitartean lanketa bat egin da Getariako gazteen aisialdi ohituren ezagutzan sakontzeko eta gaztetxearen proiektuaren garapena lantzeko. Herriko gazte-eragileek eta Udalak osatutako talde motore bat lanean ibili da gazteen aisialdiaren errealitatea aztertzen eta gaztetxearen proiektua lantzen.
Gaztetxeko proiektuaren izaeraz, ekintza motez, edota parte-hartze espazioez hausnartu dute eta baita zenbait erabaki hartu ere.
Topaketa bihar
Orain arte adostutako puntuak jakitera emango dira bihar ostirala 18:30ean Zarautz Jauregian egingo den topaketa irekian.
Egindako lana dinamika zabalago baten parte den heinean, hemendik aurrera emango diren pausoak eta gaztetxe berriaren inguruko informazioa ere partekatuko da. Gaia gogoko dutenek ateak zabalik izango dituzte.