
Getaria
Taldean jo eta esperimentatzeko aukera ematen du Musika EskolakSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Taldean jo eta esperimentatzeko aukera ematen du Musika EskolakJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Martes, 14 de enero 2025, 20:20
Pepita Enbil Musika Eskolak musika ikastaro eta topaketak antolatu ditu otsailetik Aste Santura bitartean. Aurten egitura aldatu dute eta helburua, txistua, eskusoinua edo beste instrumenturen bat lehendik dakienari taldean jo eta esperimentatzeko aukera ematea da.
Topaketei dagokienez, ondorengoak eskainiko dituzte: eskusoinu topaketa, txistu topaketa eta talde instrumental topaketa. Bestalde, txalaparta ikastaroa orain arte bezala manenduko da. Bakoitza hamar ordukoa izango da, eta saioak astean behin izango dira, otsailaren lehenengo astean hasita, Aste Santura bitartean.
Matrikulazio egunak urtarrilak 15 (gaur) eta 21-22 izango dira, eta matrikula modu ezberdinetara egin daiteke: bulegoan bertan 16:00etatik 18:00etara, WhatssApp bidez 688 84 20 49 zenbakian, edota emailez idazkaritza@getariakomusikaeskola.eus eta zuzendaritza@getariakomusikaeskola.eus helbideetan. Ikastaro eta topaketa bakoitza 75euroren truke izango da. Informazio gehiago nahi duenak, musika eskolarekin hitz egin dezake, aipatutako bideen bidez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
San Pedro, un barrio de Mucientes que recuerda a Hobbiton
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.