Borrar
Bandako bi kide Harritarten egindako emanaldi batean. AMAXKAR

Getaria

Santa Zezilia eguna dela-eta musika inguruan ekimen ugari prestatu dira

Pepita Enbil Musika Eskola hasi zen ekitaldiekin eta jarraian beste musikariek egingo dituzte

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Asteazkena, 19 azaroa 2025, 20:11

Comenta

Santa Zezilia eguna datorren larunbatean, azaroaren 22an, ospatzen da eta musikarien zaindariaren egunaren aitzakian hainbat ekimen antolatu dira azaroan zehar.

Hilaren 18an, joan den asteartean, Iturzaeta aretoan arratsaldeko 18:00etan, Pepita Enbil Musika Eskolaren emanaldia izan zen lehen ekitaldia.

Azaroaren 22an, datorren larunbatean, Santa Zezilia eguna izanik, eguerdiko 12:00etan, Getariako Musika Banda kalejiran ibiliko da herriko kaleetan musika giroa herritarrei zabalduz.

Hurrengo egunean, azaroaren 23an, igandea, goizeko 09:00etan Diana izango da kalez kale, eta eguerdiko 12:30ean Getariako Musika Bandak Santa Zeziliari dagokion kontzertua eskainiko du Salbatore elizan.

Astebete geroago, eta azkenik, azaroaren 30ean, igandea, Getariako Salbadore Deuna Abesbatzak kontzertua emango du eguerdiko 12:30ean, Salbatore elizan baita ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Santa Zezilia eguna dela-eta musika inguruan ekimen ugari prestatu dira

Santa Zezilia eguna dela-eta musika inguruan ekimen ugari prestatu dira