Borrar
Joan den urteko bertso bazkaria San Prudentzio auzoan. AMAXKAR
San Prudentzio auzoko jaiak apirilaren 26tik 28ra luzatuko dira

Getaria

San Prudentzio auzoko jaiak apirilaren 26tik 28ra luzatuko dira

Auzoko antolaketa taldeak hiru egunetako ekitaraua prestatu du

Juan Mari Zubiaurre

GETARIA.

Lunes, 14 de abril 2025, 19:53

Udaberriaren etorrerarekin, urtekoko legez San Prudentzio auzoan lanean izaten dira auzokideak festak antolatzen. Aurtengorako hiru egunetako egitaraua prestatu dute, apirilak 26. 27 eta 28an, larunbat, igande eta astelehenean, zer egina izango da auzora joaten diren guztientzat.

Egitaraua honakoa da. San Prudentzio Jaiak 2025: Apirilak 26, larunbata, goizeko 11:30ean Urritzarekin altxorraren bila ibiltzeko aukera herriko haurrentzat. 6-11 urtekoak behar dute izan eta izena emateko idatzi helbide honetara urritza.ae@gmail.com.

Eguerdiko 12:45ean Asier Kidam magoaren saioa. 14:30ean Bertso Bazkaria (zurrukutuna, kostilla, edariak, postrea, kafea, kopa). Bertsolariak: Julio Soto eta Danel Olano. Sarrerak Harritarte dendan (25 euro). Jarraian, Arima Soul System: DJ Makala eta Lidia Insausti. Gero Mexikortxo.

Apirilak 27, igandea, 10:30 eta 14:00ak bitartean Altza Porru, ekoizle txikien sanprudentzako III. azoka. 12:30ean Gure Txeruko dantzariak. Goizean zehar, Enbilen Pepitak panderojole eta trikitilariak jarriko dute giroa.

Azkenik, apirilak 28, astelehenean, 11:00etan Meza Nagusia auzoko ermitan.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco San Prudentzio auzoko jaiak apirilaren 26tik 28ra luzatuko dira