Getaria
Salgai daude igandeko San Antonetako bertso-jaialdirako sarrerakJ.M. ZUBIAURRE
getaria.
Miércoles, 15 de enero 2025, 19:56
Datorren igandean, urtarrilaren 19an, bertso-jaialdia izango da Cristobal Balenciaga Museoan. San Antonetako egitarauaren baitan urtero egin ohi den saioa izango da.
Aurtengoan, Alaia Martin, Oihana Iguaran, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Aner Peritz eta Libe Goenaga getariarra arituko dira kantuan. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Ane Ezenarro herrikidea izango da. Saioa 18:00etan hasiko da, eta sarrerak jada eros daitezke 10 euro ordainduta turismo bulegoan. Egunean bertan ere museoan eskuratu ahalko dira beti ere aurrez eserleku guztiak betetzen ez badira.
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.