
Getaria
Salbatoretako konpartsak Brasilgo inauteria izango du abiapuntuSecciones
Servicios
Destacamos
Getaria
Salbatoretako konpartsak Brasilgo inauteria izango du abiapuntuJuan Mari Zubiaurre
GETARIA.
Jueves, 17 de abril 2025, 19:56
Brasilgo inauterian oinarrituko da aurtengo Salbatore jaietako konpartsa. Batzordearen esanetan, musikaz, dantzaz eta kolorez beteriko festa prestatu dute, dantzariez gain karroza ere aterako dute.
Apirilaren 28tik maiatzaren 4a bitartean egin ahal izango da izen-ematea, eta interesdunek, getaikokonparsa@gmail.com helbidera idatzi behar dute ondorengo datuak adieraziz: izen-abizenak, telefonoa eta adina. Bestalde, dantzan ala karrozan parte hartu nahi duten ere zehazteko eskatzen dute.
Parte hartuko duten bikoteei dagokionez, gehienez 60 onartuko dira. Parte hartu nahi dutenen kopurua handiagoa bada, zozketa egingo da. Bestalde, lehentasuna izango dute bi getariarrek osatutako bikoteek, eta hamar bikoteren plazak 45 urtetik gorakoentzat gordeko dira.
Pasa den ostiralean, apirilaren 11n egin zuen bilera informatiboa konparsako batzordeak, eta herritarrak «Brasilgo erritmo beroekin bat egitera» gonbidatu nahi dituzte. Norbaitek informazio gehigarriren bat behar izanez gero, getaikokonparsa@gmail.com posta elektronikora idatzi dezake.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Hallan muerta a la mujer que se cayó ebria estando con un bebé de 1 año a su cargo
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
No te pierdas...
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.