Borrar
2023ko konpartsa. AMAXKAR
Salbatore jaietako konpartsari buruzko bilera informatiboa, gaur

Getaria

Salbatore jaietako konpartsari buruzko bilera informatiboa, gaur

Zarautz Jauregian izango da arratsaldeko 19:00etan hasita

Juan Mari Zubiaurre

getaria.

Jueves, 10 de abril 2025, 20:07

Gaur ostirala, hilak 11, egingo dute konpartsari buruzko bilera informatiboa. 19:00etan izango da Zarautz Jauregian, eta interesa duen edonor joan daiteke. Konpartsa Batzordeak adierazi duenez, jendeak dituen zalantzak argituko dituzte bertan, eta aurtengo konpartsari buruzko informazioa emango dute: gaia, izena emateko epea, entseguen ordutegia, koreografoa nor izango den etab.

Dena den, norbaitek zalantzaren bat izanez gero eta batzordearekin harremanetan jarri nahi badu, posta elektroniko honetara bidali dezake bere mezua harremanetan jartzeko, getaikokonparsa@gmail.com

Abuztuaren 6an izango da konpartsa, eta izen-ematea apirilaren 28an zabaldu eta maia-tzaren 2an itxiko dute.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Salbatore jaietako konpartsari buruzko bilera informatiboa, gaur