Borrar
Alkate Txikia eta zinegotziak udaletxeko pleno aretoan. AMAXKAR

Getaria

Osoko bilkura eta muralaren inaugurazioa Alkate Txiki Egunean

Bi egunetan herriko txikiak agindu dute Getarian

Larunbata, 26 urria 2024, 19:18

Comenta

Bi egunetan, Tonpe Guraso Elkarteak eta Lagunak taldearen eskutik Alkate Txiki Eguna ospatu dute herriko gaztetxoek. Ostiralean osoko bilkura egin zuten eta bertan getariar gaztetxoen eskariei eran-tzuna eman zioten alkate txikiak eta bere zinegotziek.

Aurten hauek osatu dute korporazioa, Laia Rodrigues alkate eta zinegotziak Zoe Saez, Sara Mardare, Galder Rodrigues, Peru Aranberri eta Oihane Ostolaza.

Pleno aretoan, Ekaitz Esteban bigarren alkateordeak eman zion aginte makila Laia Rodriguez alkate berriari eta saioa amaitzean udaletxeko balkoitik agurra egin eta buruhandiekin kalera atera ziren.

Atzo, eguerdiko 13:00etan Menditxo parkean ekin zitzaion egitarauari. Bertan, Balu marrazkilariak egindako murala inauguratu zuten Alkate Txikiak eta bere zinegotziak, Gure Txeruko dantzariak aurresku dotorea egin eta bertara gonbidatua zegoen Jon Maia sortzaileak bertso sorta bikaina bota zuen han bildutakoen belarriak goxatuz. Maiak herriko nortasunaren inguruan egindako lanketari kolore eman dio artistak Menditxoko horman. Jarraian, txorizo pintxo banaketa egon zen.

Arratsaldean, Marieta Zirkusen ikuskizunarekin hasi, eta afariarekin amaitu zuten.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

diariovasco Osoko bilkura eta muralaren inaugurazioa Alkate Txiki Egunean

Osoko bilkura eta muralaren inaugurazioa Alkate Txiki Egunean